Eredu eraldatzaile honek erakundeei aukera eskaintzen die, ETE-etan berrikuntza eta dibertsifikazioa sustatu eta suspertzeko, proiektu eta jardueretarako analisi-prozesuak, bilaketak, aukeraketa eta identifikazioa gauzatzeko.
IMAGO-k bost ekintza lerro garatzen ditu, modu zehatz, modular eta arinean, erakundeei aukera ematen dienak, beraien eraldaketa ibilbidea garatzeko.
Modulu bakoitza argi definitutako emaitza batzuk lortzera bideratuta dago. Emaitza hauek azken helburu edo ibilbide bat jarraituz lorpen handiago baterako pausua izan daitezke. Lorpenak, aurrez enpresekin adostutako metodologiekin, ekintza planekin, agenda definitu batekin, eta prozesua erraztuko duten erremintekin lortzen dira.
Gainera, enpresek ebaluazio- erreminta bat izango dute, beren lehentasunezko eragin eremuak zeintzuk diren ezagutaraztea baimentzen dienak eta beste enpresekiko konparaketan nola dauden bistaratzen dituena. Honi esker,enpresak bere interesekoak izan daitezkeen zerbitzuak aukera ditzake.