Bezero potentzialen eta beraien baliozko proposamenen segmentazioa, bezeroen-identifikazioa eta/edo berrikuntzako eta dibertsifikazioko proposamenak kontuan izanik.
Bezeroak bere ezaugarri gakoen,beharren, espektatiben eta arazoen ikuspuntutik multzokatzen ditu.
Enpresen gaur egungo negozio eredu eta balio proposamenak aztertzen ditu, bezeroen ezaugarri gakoak abiapuntutzat hartuz eta enpresako baliozko proposamenak eta negozio ereduak berriz konfiguratuz eta berrituz.
Bezeroei buruzko informazioa eta beraien elementu gakoak zeintzuk diren aztertzen ditu.
Enpresen etorkizuneko balio proposamenak garatu eta aztertzen ditu, erantzunez zer den eta zer egiten duen bere produktu edo zerbitzuak, bezeroak zer irabazten duen, zer eskaintzen ari zaion, eta zer arazo konpontzen ari diren.
Denbora tarte laburrenean burutu daitezkeen eta era berean, bezeroei balioa sortu eta arazoak ebatziko dizkien ezaugarri multzo txikiena eratzen laguntzen du.