Berrikuntza eta dibertsifikazio aukera ezberdinak identifikatu eta konfiguratzea egungo merkatu analisien, bezeroen, balio proposamenen, negozio eredu eta teknologien bidez, baita, merkatu berriak, bezeroak eta teknologiak eskaintzen duten aukeren bidez ere.
Enpresek eta bertako lankideek, printzipioak, ikuspuntuak eta ikuspuntuen elementu eratzaileen inplikazioa barneratzen ditu.
Dibertsifikazio eta berrikuntza aukera erlazional eta ez erlazionalak identifikatzen ditu.
Ikuspuntu sistemiko eta oso batetik enpresaren gaur egungo negozio eredua ebaluatzen du.
Osagaiak eta beraien erlazioak identifikatzen ditu, gaur egungo negozio-ereduaren portaera eta funtzionamendua aztertuz.
Hobekuntza arloak eta aukerak identifikatzen laguntzen du, enpresak bere balioa nola sortu, eman eta atzematen duen oinarri hartuta.