Gipuzkoan zerga egoitza edo establezimendu iraunkorra duten enpresa txiki eta ertainak izango dira laguntzen onuradun. Jarduera industriala edo aurrekoekin lotura duten zerbitzu teknikoak, eta informazio-gizartearen eta komunikazioaren eremukoak, eta bere negozio ereduak (MdN-ak) berpizteko beharra duten edozein sektoretakoak.
Proiektuak enpresek dituzten ondorengo beharrei ematen die erantzun:
Zein negozio eta lehiakortasun aukera eskaintzen du dibertsifikazioak?
Nola eralda ditzake teknologia bideratzaileak nire negozio eredua eta balio proposamena?
Nola dibertsifika dezaket nire enpresa sektore, merkatu edo teknologiaren ikuspuntutik?
Zein beste balio proposamen konfiguratu eta garatu ditzaket?
Nola egin dezaket hausnarketa gaurko nire negozio ereduari edo etorkizunekoari dagokionez?
Nola baliozta ditzaket nire merkatu hipotesiak, bezeroak, balio proposamenak eta negozio ereduak era azkar batean eta balioztatutako ikaskuntza, esperimentazio eta iterazio baten bidez?