Descubre cual ha sido el proceso de las empresas participantes y qué han obtenido con la participación IMAGO.
Gure helburua argi zegoen. Baina nondik hasi negozio berria diseinatzen? Maider Etxaide (Haizea ikerketa)
Haizea ikerketak ingurumenaren eta iraunkortasunaren arloko zerbitzuak eskaintzen ditu. 15 urtetik gora daramate bezero zorrotzenei ezagutza adituenaren ekarpena egiten. Oro har, ondorengo zerbitzuak eskaintzen dituzte: diagnostiko azterketak, inpaktua, paisaia eta lurralde antolamendua. Ingurumena eta gizartea hobetu nahi dute eta munduari iraunkortasunaren balioak bistaratu nahi dizkiote. Horren harira, Haizea ikerketak ondorengo proiektua jarri zuen martxan "Errautsak: hildakoak modu egokian agurtzea naturan" eta honi forma eman nahian IMAGO proiektuan parte hartu zuten.
" Ingurumeneko errautsen kudeaketa proiektuaren inguruan garatutako Ikerketa egokiak genituen. Gure helburua garbi zegoen, baina nondik hasi gure negozio eredu berria eraikitzen? IMAGO proiektuak negozioari forma ematen lagundu zigun. Besteak beste, eragile desberdinei zuzendutako balio erantsia definitzen, eskaintzaren eta merkatuaren ezaugarriak zehazten, eta gure zerbitzua kontrastatzeko prototipo azkarra garatu genuen" gogoratzen du Maiderrek.