Esperientziak

Descubre cual ha sido el proceso de las empresas participantes y qué han obtenido con la participación IMAGO.

Julia Abadía

SIMEYCO

Enpresa txiki bat eraldatzeko erronka” Julia Abadía  (SIMEYCO)

 

Pieza metalikoen pintura industrialaren sektorean 20 urtetik gorako esperientzia duen enpresa da SIMEYCO. Kanpo zein barne estalduretan soluzio eraginkorrak eskaintzen dituzte, eta horretarako pintura likidoa zein pintura-hautsa erabiltzen dute. Esperientzia metatu honek, sektorean erreferentziazko enpresa izatera eraman du. Julia Abadiak, IMAGO ekimen ezberdinen partaide denak, erakundeak era sistematiko azkar eta berritzaile batekin sektore zein bezero aukera berriak ikertzea lortu du. Era berean, SYMECO-k teknologia aurreratuak integratu ditu.

Ekimenean garatutako moduluak ezinbestekoak izan dira ikuspegi argi bat izateko eta aurrera nola egin zehazteko. “Ekimeneko aukera, dibertsifikazio eta Lean Start-up-ari buruzko moduluek, bezero zein sektore berriei zuzendutako balio proposamenak ezagutzeko eta balioztatzeko aukera eman digu eta gure eskaintza eta balioak zein diren argi esateko aukera eskaini digu”. Gogoratzen du Juliak.

Eraldatu ahal izateko, geure bezeroa ondo ezagutu eta gutaz espero duena zer den jakin behar dugu, bere beharren eta espektatiben araberako baliozko proposamena eraikitzeko. Gainera, hipotesi hauek merkatuan probatzea ezinbestekoa da, ikasitakoaren arabera zuzendu eta birbideratzeko.