IMAGO

Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako aholkularitza zerbitzu modularra. ETE-tako (enpresa txiki eta ertainak) berrikuntza eta dibertsifikazioko jarduera arin eta modularren bidez, baliozko proposamen eta negozio-ereduen transformaziora bideratutakoak. Estatuko “berrikuntza bonoen” kontzesioaren bidez, Gipuzkoako ETE-ek, enpresa aholkularitzek eskainiko dituzten zerbitzu modularretan parte hartzeko aukera izango dute, “Red Gipuzkoa MdN” hornitzaile - espezializatuen eskutik.

Helburua

Gipuzkoako ETE-en negozio ereduetan berrikuntza eta dibertsifikazioa sustatzea, baliozko proposamenak eta negozio eredu berriak edo hobeagotuak identifikatu, garatu eta ebaluatzeko.

Merkatu eta teknologia ikuspegi berriak aztertu beraien posizionamendu lehiakorra hobetzeko.

Birrak_sarrera

 

Partaideak

Programa honi dagozkion zerbitzuak Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena eta Berrikuntza Departamentuak koordinatu ditu, eta jarduera ardatz ezberdinetan homologatuak dauden aholkularitza enpresek garatu dute.

Programa honen jarraipena eta aholkularitza enpresen formazioa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena eta Berrikuntza Departamentuak eta Mondragon Unibertsitateren parte hartzearen bidez koordinatu dira.